×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Lantoki produktibo, praktiko eta osasungarria sortzeko aholkuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Izan daiteke informala, klasikoa, vintage, modernoa, funtzionala, bai eta alternatiboa ere. Baina, kasu horietan guztietan, zure lantokiak ordenatuta, zainduta eta garbi egon behar du, eta, batez ere, praktikoa eta osasungarria izan behar du.

Berdin dio barne-bulego ilun batean lan egiten baduzu edo zure etxeko bazter bat atondu baduzu autonomo gisa lan egiteko: funtsezkoena da inspirazioa bilatzen duzun leku horrek lan egiteko girorik egokiena eskaintzea. Errendimendu berdina emango al zenuke mahai kalamastra baten aurrean eta aulki herren baten gainean eserita, horma marroi bati begira eta ondoan landare bat bera ere izan gabe? Imajinatzen al duzu?

Galdera horrek pentsarazi baldin badizu, agian lantokia zure beharretara egokitzeko garaia heldu da. Baina dirua xahutzen hasi aurretik, pentsatu zer behar duzun, irudikatu azken emaitza eta hartu kontuan aholku hauek, baliagarri izango baitzaizkizu.

  • Erabili altzari egokiak. Laneko aulkiak eta mahaiak zerozergatik izango dute izenlagun hori, ez duzu uste? Gogoan izan egunean hainbat ordu emango dituzula ordenagailuaren aurrean eserita, eta denbora horretan jarrera osasungarria eduki behar duzula. Horregatik, altzari erosoak aukeratu behar dituzu, lesio zerbikalik eta lunbarrik eragingo ez dizutenak eta estresari aurre egiten —eta ez sorrarazten— lagunduko dizutenak.
  • Eman argia zure lanari. Kanpoko argia duen leku batean lan egin ahal baduzu, primeran. Adituek diotenez, argi naturalak erne eta kontzentraturik egoten laguntzen dizu. Baina alokairua ez bada horrenbesterako iristen, zuk zeuk jarri beharko duzu argia. Ugaria, zuria eta distiratsua izan behar du, eta ahal bada, LED motakoa, ahalik eta gutxien gastatzeko. Ez ahaztu lan egiteko argi gutxiko lekuek buruko mina eta nekea sorrarazten dituztela.
  • Kolorea bizitza da. Ba al dakizu, adituen arabera, kolore beroek, hala nola gorriak, indarra ematen duten arren, estresa ere sorrarazten dutela? Eta horiak asaldura eta laranja-koloreak mesfidantza eragiten dutela? Hainbat ikerketak lotu egin dituzte sentsazioak eta koloreak. Haietako gehienak bat datoz berdeak eta urdinak lasaitasuna ematen dutela eta dinamismoaren, harmoniaren eta egonkortasunaren sinonimoak direla esatean. Aukeratu al duzu zeure kolorea?
  • Jarri landareak. Landareak zaintzea gogoko ez duten horietako bat zara, agian. Horrela bada, jakin behar zenuke barneko landareek, gela batean estrategikoki kokatuta, airearen kalitatea hobetzen dutela eta estresa kentzen eta kontzentrazioa hartzen laguntzen dutela. Gainera, landareek irudi ona emango diete zutaz bezeroei, bisitan joaten zaizkizunean.
  • Kaosa badago, ordenaturik egon dadila behintzat. Pertsona bakoitza mundu bat da, eta batentzat anabasa jasanezina dena, beste batentzat gauza guztiak eskura izatea da. Halere, guztientzat balio duten oinarrizko arauak daude. Laburturik, honako hiru hauek dira: kendu aldamenetik behar ez dituzun gauzak, eduki garbi eta saiatu hormak ez betetzen. Horrela, hitz ematen dizugu zure lantokira iristen zarenean ez zarela disgustura sentituko.Espacio de trabajo en casa
  • Pertsonalizatu zure espazioa. Horrek ez du esan nahi zure familiako kide bakoitzaren argazkia mahai gainean jarri behar duzunik. Suspertzen, lasaitzen edo baikor sentiarazten zaituen koadro edo kartel bat jar dezakezula esan nahi du. Hobeto sentiaraziko zaituzten usainez ere bete dezakezu giroa. Adibidez, sandaloak kontzentrazioa areagotzen du, limoiak antsietateari aurre egiten dio, sagar berdearen usaina ezin hobea omen da astelehenetarako eta kanelak ere kontzentrazioa lortzen laguntzen dizu…
  • Hartu atseden zure lantokitik kanpo. Atsedenaldi bat hartu nahi baduzu, ez egin ordenagailuaren aurrean, laneko aulkian eserita, minutu bat geroago lanean arituko baitzara berriro. Irten hortik, eman paseotxo bat, hitz egin lankideren batekin edo aprobetxatu lanean zauden bitartean egiterik ez duzun gauza horietako bat egiteko.

Aholku horiek guztiak lagungarri izango dituzu lanerako behar duzun kontzentrazioa lortzeko. Baina ez dugu post hau itxi nahi Feng Shui deritzon teknika aipatu gabe. Diotenez, teknika taoista horrek argibideak ematen ditu jakiteko nola banatu espazioa era harmoniatsuan, bertan dauden pertsonengan eragin positiboa izateko. Hitzez hitz, haizea eta ura esan nahi du Feng Shuik. Horren atzean dagoen sinesmenaren arabera, bada Chi izeneko bizi-arnas bat, eta horren fluxua aldatu egiten dute espazioaren formak eta antolakuntzak, orientazioak, puntu kardinalek eta denbora-aldaketek. Aholku hauei esker, zure bulegoa Feng Shui espazio bat bihurtu ahal izango duzu:

Funtsezkoa da garbi eta ordenatuta izatea, eta hondakinak aldizka kentzea.

  • Ez jarri idazmahaia ez sarrerako atearen aurrean ez zure bizkarraldean, energia-eroale txarra bihur baitaiteke.
  • Saiatu beste pertsona baten aurrean ez egoten lanean. Beste irtenbiderik ezean, jarri apaingarri edo panel bat elkarren artean, intimitate-apur bat izan dezazun.
  • Jarri telefonoa eta laneko tresnak idazmahaiaren eskuinaldean eta argia ezkerraldean. Sormena areagotu egingo duzu.
  • Jarri landare naturalak gelako hego-ekialdean. Horrela, oparotasuna erakarri eta harreman onak izango dituzu lankideekin. Horren harira, kaktusek giroko elementu negatiboak eurenganatzen omen dituzte.
  • Armairu, tiradera eta artxibategiek ordenaturik egon behar dute eta giroan ez da gehiegizko apaindurarik izan behar, energia-fluxuak oztoporik izan ez dezan.
  • Egin atsedenaldiak leku irekietan eta inoiz ez korridoreetan, horrelako lekuetan bibrazio txarrak geratzen baitira.

Gogoan dituzu aholku horiek? Espero dugu aholkuok zure lana ahalik eta emankorrena eta osasungarriena izateko balio izatea. Eta gogoan izan Gaztenpresan gainerako gauza guztietan lagunduko dizugula: zure negozioa martxan jartzen duzunetik finkatzen duzun arte, baita mentoring-programekin ere. Dagoeneko 4.000 ekintzaileri baino gehiagori lagundu diegu. Beraz, hurrengoa izan nahi baduzu, konta iezaguzu zeure idea. Zain gaituzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...