#JarraitzekoBerritzen erronkaren irabazleak: Katiuska, Zirkugintza, Pradogs eta Kopas - Gaztenpresa

#JarraitzekoBerritzen erronkaren irabazleak: Katiuska, Zirkugintza, Pradogs eta Kopas

Hasteko, parte hartu duten negozioen ahalegina eskertu nahi dugu

Osasun-krisialdi gogor honi irtenbidea eman nahian #JarraitzekoBerritzen jardun behar izan duten negozio eta ekimen batzuen berri eman dizuegu azken asteotan gure sare sozialetan. Guztiak ere Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileak dira, eta egokitzeko gaitasun handia erakutsi dute.

Ia hogei negoziok hartu dute parte #JarraitzekoBerritzen erronkan, eta, horri esker, guztiok jakin ahal izan dugu ekintzaile horiek zer egin duten egoerari aurre egin eta jarduerari eusteko.

Gaztenpresatik guztiei eskertu nahi dizkiegu beren ardura, ahalegina eta irudimena, baita erronka honetan parte hartu izana ere. Izan ere, beste pertsona batzuek haien ereduari jarraitzea eta, zailtasunak zailtasun, aurrera egiteko gauza izatea nahi genuen.

Horrela izan da gure lehiaketako saridunen kasuan: Katiuska izan da irabazlea, eta Zirkugintza, Pradogs eta Kopas izan dira beste hiru ekimen saridunak. Horiez gain, honako parte-hartzaile hauek izan ditugu: Cerebrito Pérez, Gertuago, Aiora Ponce, Elcavi, Pokaibowls, Epicfit, Echeverría Abogados, Norklock-Zerocontacto, Emoki, Datacomunicación, Adosmetros, Totalfood, Dinabi eta Marcos Rubio. Guzti-guztiek lezio bat eman digute euren adorearekin eta #JarraitzekoBerritzen badakitela erakutsi digute.

Erronkaren irabazleak: aurrera jarraitzeko egokitzen jakitearen erreferentziak

Lehen sariduna: Katiuska, sormenaren erreferentzia

2.500 euroko lehen sariaren irabazlea Katiuska da, Mungiako hiru langileko enpresa txiki bat. Enpresa horrek sormenari eta ekologiari buruzko lantegiak ematen zizkien haur eta familiei, baina bere zerbitzuak bertan behera utzi behar izan zituen, pandemiaren ondorioz. Jarduerari eutsi ahal izateko, kamera bat eskuratu eta formatu digitalaren bidez egokitu zuen bere lana, sormenari buruzko bideo-lantegiak eskainiz herriko ikastetxe eta herritarrei. Gymkhana birtual bat ere egin dute Fikako jaietarako, eta artearen inguruko beste ekimen batzuk jarri dituzte abian Larrabetzun eta Derion.

Bigarren sariduna: Zirkugintza, irudimenaren adibidea

Arte eszenikoetan jarduten duen Zirkugintza kooperatibak jaso du bigarren saria, 1.000 eurokoa, ekimen honi esker: telebistako plato bat egokitu zuen, lehen aurrez aurre egiten zituzten prestakuntza-lantegiak, antzerki-ikuskizunak eta zirku-eskolak emateko. Izan ere, haiek ere bertan behera utzi behar izan zuten euren jarduera, mugikortasuna mugatu izanaren ondorioz. Halere, muga horiexek bultzatu zituzten enpresako arduradunak adierazteko eta antzezteko hizkuntza berriak ikastera, Interneten bidez euren jarduerari eutsi ahal izateko.

Hirugarren saridunak: Pradogs eta Kopas, elkartasunaren erreferentziak

Pradogs eta Kopas enpresek hirugarren sariko 500na euro jaso dituzte beren ekimen solidarioengatik. Alde batetik, Gabrielak, Pradogsen sortzaileak, kanpaina bat jarri zuen martxan sare sozialen bidez, Lezaman duen txakur-zaindegiaren zerbitzuak osasun-arloko langileei doan eskaintzeko. Era berean, txakurrentzako entretenimenduari buruzko kontsulta-zerbitzu bat eta tutorial batzuk eskaini zituen konfinamenduan zehar. Ekimen solidario horrek oihartzun zabala izan zuen hedabideetan, eta, horri esker, haren negozioak nabaritasun handia lortu zuen.

Azkenik, Kopasek Murgan (Aiaran) duen lantegi-fabrika babes-pantailak diseinatu eta fabrikatzera bideratzea erabaki zuen, osasun-arloko langileei eta larrialdi honetako pertsonarik ahulenei begira. Horretarako, enpresaren arduradunek etengabeko produkzioari eutsi zioten, honako premisa honi jarraikiz: «Besteei lagunduta, geure buruari ere laguntzen diogu».

Osasun-larrialdi honetan ikusi ahal izan ditugun adorearen eta elkartasunaren erakusgarri txikia besterik ez dira lau ekimen saridunak. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu berriz ere zuen ekimenak egoera zaila jasaten ari diren pertsonekin partekatzeagatik, horri esker egiaztatu ahal izan baitute haiek ere #JarraitzekoBerritzen eta osasun-krisialdiak eragindako egoera gainditzen jardun dezaketela.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?