Nora iritsi nahi dut? Berrikuntza eta lidergoa - Gaztenpresa

Nora iritsi nahi dut? Berrikuntza eta lidergoa

Liderra izan nahi duen enpresa orok espiritu ekintzailea izan behar du bere DNAn, hari esker, geldialdia saihestuko baitugu. Gaur egun ezinezkoa da berrikuntzarik gabe lidergoa lortzea.

  • Ideiarik ezaren kontrako antidoto bat da eta indartsuago egiten laguntzen digu.

Pertsona kontsumitzaile gehienek saritu egiten dituzte aldian behin berritasunak txertatzen dituzten eta berritzen joaten diren enpresak. Baina berritzea ez da teknologiarik aurreratuena erabiltzea bakarrik, ezta Machine Learning, Adimen Artifiziala edo Smart Data teknikak erabiltzea ere:

  • Produkzio-prozesuan edo zerbitzuak eskaintzeko orduan ere berritu daiteke.

Eta zer esan nahi du, bada, berritzeak? Honela zioen Peter Drucker-ek, gure garaiko enpresa-arloko guru handienetako batek:

«Lehendik ditugun baliabideei erabilgarritasun berriak edo hobeak aurkitzea da berritzea».

Gure prozesu guztietan berrikuntza-irizpideak aplika baditzakegu —lanaren antolakuntzan nahiz produktuaren packaging deiturikoan—, horiei balioa emateko eta lehiarako abantailak geureganatzeko gai izango gara, merkatuan liderrak izateko.

Baina, berrikuntzaz gain, merkatuan lehena izan nahi duen erakunde batek zenbait ezaugarri gehigarri izan behar ditu haren eguneroko jarduerarekin lotuta:

Arriskuak kudeatzen jakitea.

Enpresa-arloko apustu edo erabaki orok arrisku jakin batzuk eragiten dizkio kudeatzaileari, eta hark arrisku horiek kudeatzen jakin behar du. Horretarako, ezinbestekoa da horiek identifikatzen eta haztatzen jakitea, gure arrakasta nola oztopa dezaketen jakiteko.

  • Liderra izateak erabakiak hartzea esan nahi du, eta erabaki horiek arrisku-karga garrantzitsuak izaten dituzte, kudeatzen jakin behar direnak.

Bezeroari entzutea.

Dena aldatzen da: moda, gustuak, lehentasunak… baita bezeroaren beharrak ere. Liderra izan nahi duen edozein enpresak erreminta batzuk izan behar ditu bere bezeroei uneoro entzun ahal izateko.

  • Zenbat eta informazio gehiago izan horien inguruan, orduan eta azkarrago eta naturaltasun handiagoz egokitu ahal izango gara, horien merkatuko erreferentzia izaten jarraitzeko.

Aukerak aprobetxatzea.

Ez dago zorterik. Edo Isaac Asimov-ek esan zuen moduan, «prest dagoen adimenari bakarrik laguntzen dio». Baina, askotan, aukerak sortzen dira gure eguneroko jardueran, eta ekintzaile azkarrenek bakarrik jakiten dute horiek nola aprobetxatu. Aukera horiek askotarikoak izan daitezke:

  • Aliantzak
  • Aztertu gabeko merkatu-hobiak
  • Negozio bat handitzeko aukerak
  • Hedatzeko aukerak

Liderrek aukerak aztertzen dituzte, horiek dakartzaten arriskuei aurre egin diezaioketela ziurtatzen dira… eta aprobetxatu egiten dituzte.

Hobekien prestatuta dauden pertsonez inguratzea.

Talentua asko estimatzen den ondasun bat da enpresen munduan: aktibo garrantzitsuenetako bat da negozio batentzat. Enpresa handiek badakite nola hautatu hobekien prestatuta dauden pertsonak, eta ETEak, berriz, sustatzaileen talentuari esker gailentzen dira.

  • Horregatik, bere sektorean liderra izan nahi duen edozein negoziok gai izan behar du, batetik, bere enpresaren barnean talentuari eusteko eta, bestetik, etorkizun handiko pertsonak erakartzeko eta horiek erakundean txertatzeko.

 

Zure enpresarekin nora iritsi nahi duzun planteatzeko unea da, eta zure helburua lidergoa bilatzea den ala ez erabaki behar duzu, berrikuntzaren bitartez. Gogoratu, bide horri ekin nahi badiozu, Gaztenpresan laguntza eskainiko dizugula, 900 101 143 telefono-zenbakiaren bitartez, gure sare sozialetan —Facebook, Twitter eta Linkedin— edo gure webgunean. Eta dagoeneko LABORAL Kutxako bezeroa bazara, zure zerbitzura izango dituzu Consulting Pro zerbitzuko langileak ere.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?