×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Historiak ahaztutako 5 emakume bikain

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Emakume bikainez beteta dago historia, baina haietako asko gizonen itzalpean edo, besterik gabe, ahaztuta geratu dira. Mende askotan zehar jasan duten diskriminazioak beharturik, edozein gizonek baino askoz ahalegin handiagoak egin behar izan dituzte emakumeek edozein helburu lortzeko. Post honen bidez, emakume horietako batzuen lana ezagutarazi nahi dugu. Izan ere, ulertu ezinezko arrazoiak direla medio, ez zaie merezi duten lekua gorde historian, edo denboraren joanak ezabatu egin du haien izena.

 

Alice Guy. Zinemako lehen emakumezko errealizadorea

Mundu guztiak daki Lumière anaiek asmatu zutela lehen zinematografoa, eta Georges Mélièsek zuzendu zuela Ilargirako Bidaia film geniala, efektu bereziak erabiltzen aitzindari izan zena. Baina inor gutxik jakingo du emakume batek, Alice Guyk, zuzendu zuela zinemaren historiako lehen fikziozko pelikula. Leon Gaumont zinema-handikiaren idazkaria zen Alice, eta zinematografoa, argazkiei bizitza ematen zien tramankulu hura, ezagutzera gonbidatu zuen Lumiére anaietako batek. Idazkari gaztea harri eta zur geratu zen tresnarekin, eta haren bidez istorio txikiak filmatzea proposatu zion nagusiari. “Nahi duzun bezala…. haurrentzako jostailu bat besterik ez da”, erantzun zion nagusiak. Halaxe hasi zen Alice zinema-zuzendaritzan, idazkaritza-lanak horretarako beta uzten zionean, eta historiako lehen film narratiboa egin zuen: La Fée aux Choux, frantses ipuin batean oinarritua. Halere, berak egindako ekarpena baztertua eta ahaztua izan da zinemaren historian. Alejandra Val Cuberok idatzitako Vida de Alice Guy Baché liburuan jasotzen denez, errealizadore amerikarrak ikaragarrizko atsekabea nozitu zuen bere bizitzako azken urteetan, hain zuzen ere horregatik: zinemaren historiatik desagertu izanagatik.

 

Marion Pritchard. ‘Oskar Schindler’ holandarra

Oskar Schindler izena entzutean berehala etorriko zaigu burura Steven Spielbergek zuzendutako Schindlerren zerrenda filma (1993) eta nola alemaniar enpresari hark lortu zuen 1.200 bat juduren bizitza nazien sarraskitik salbatzea. Bada, Marion Pritchardek antzeko zerbait egin zuen Holandan eta, halere, jende askok ez du pasadizo horren berri. Naziek herrialde hura okupatu eta hango gobernuak amore eman zuenetik denbora gutxira, Fred Polak soziologo ospetsuaren familia hiru urtez ezkutuan gorde zuen gazte hark, baita polizia nazi bat hil ere, familia aurki ez zezan. Baina haren lana ez zen han amaitu: 22 urte zituela, alemaniarrak kamioi bat juduz betetzen ikusi zituen. Judutar haietako asko umeak ziren, eta heriotza zen haien zoria. Urte batzuk geroago onartu zuenez, ikuskizun hark “zeharo ikaratu” zuen. Une hartantxe, erresistentzia-lan arriskutsuari ekin zion, eta 1945era arte eutsi. Errehabilitazio-zentro bateko gizarte-langilea zenez, haur juduak erregistratzen hasi zen, bereak balira bezala. Gezurreko nortasunak ematen zizkien, eta aterpea bilatzen zien Holandako erresistentziari laguntzen zioten familien artean. Gerra amaitu zenean, Marionek 150 bat lagun salbatuak zituen, haietako asko haurrak.

 

Rosalynd Franklin. Emakumezko zientzialari aparta eta matxismoaren biktima

Rosalynd Franklin Londresen jaio zen, 1920an. Funtsezko eginkizuna bete zuen DNAren egituraren aurkikuntzan, baina inoiz ez zuen merezitako aintzatespena lortu. Esperimentuetan behin eta berriro erradiazioaren eraginpean egon izanak eragindako obarioko minbiziak, alde batetik, eta garai hartako gizartean nagusi zen matxismoak, bestetik, Medikuntzaren Nobel Saririk gabe utzi zuten Rosalynd. Laborategiko lankideek lortu zuten saria 1962an, bera hil eta lau urte geroago. Garai hartako beste emakume askok bezala, ikerkuntzari eskaini zion bizitza. Rosalyundek aitari eta britainiar gizarteari aurre egin behar izan zien, zientzian jardun ahal izateko, eta 21 urte zituela Biofisikan graduatu zen Cambridgeko Unibertsitatean. Parisera joan zen eta zazpi urte eman zituen bertan X izpien difrakzio-teknikak ikertzen. 1951n, Londresko King´s Collegen sartu zen ikerlari, eta bertan DNAri buruzko proiektu batean hasi zen ikertzen, emakumea izateagatik mespretxatzen zuten gizonez osatutako talde batean. Bi urte geroago 51. argazki famatua hartu zuen, X izpien difrakzioa erabiliz, DNAren helize bikoitzeko egitura atzitzeko. Gizonezko lankideetako batek, Maurice Wilkinsek, irudia lapurtu eta James Watson eta Francis Crick zientzialariei erakutsi zien. Horri esker, bi urte geroago, zientzialari haiek beren hipotesia egiaztatu eta Nature aldizkarian argitaratu zuten aurkikuntza. 1962an, Rosalynd hil eta lau urte geroago,Medikuntzaren Nobel Saria lortu zuten hiru zientzialariek.

 

Donyale Luna. Vogueren azalean agertu zen lehen modelo beltza

Gaur egun, jende askok uste du Naomi Campbell izan zela Vogue aldizkariaren azalean agertu zen lehen modelo beltza, 1988an. Izan ere, hein batean, horrexegatik gogoratuko dugu haren izena. Haren edertasuna eta pasarelan ibiltzeko talentua ez ziren izan aski aldizkari batean azaltzeko, larruazalaren koloreagatik ezarria zioten betoaren ondorioz, harik eta Voguek urratsa eman zuen arte. Baina inork gutxik daki beste emakume beltz batek antzeko gauza bat lortu zuela askoz lehenago, 1966an. Modelo hura Donyale Luna izan zen. Detroiten jaio zen, familia desegituratu batean. Peggy Ann Freeman, horixe zuen benetako izena, argazkilari batek aurkitu zuen eta berehala bihurtu zen ospetsu. Haren erretratu bat (marrazki bat) agertu zen Harpers´s Bazaar aldizkarian, 1965ean, eta urtebete geroago, Vogue aldizkariaren britainiar edizioan. Aldizkari horretan agertutako lehen emakume beltza izan zen. Munduko moda-pasarela nagusietan ibili zen eta Richard Avedon mitikoaren musa izan zen; esklusibotasun-kontratu bat ere sinatu zuen harekin. Baina gehiegikeriek eragina izan zuten harengan: 1979an hil zen, gaindosiak jota, eta harrezkeroztik ahaztuta dago ia erabat.

 

María Luz Morales. Egunkari baten lehen emakumezko zuzendaria

Zaila bada ulertzea gaur egun Europako herrialde batean emakume bat zuzendari duen egunkari handirik ez egotea, sinestezina da 1936. urtean La Vanguardia egunkariaren zuzendaria María Luz Morales izatea. Bera izan zen, hain zuen, egunkari baten lehen emakumezko zuzendaria. Espainiako Gerra Zibilean iritsi zen zuzendaritzara, egunkaria kontrolatzen zuen CNT-UGT langile-batzordearen eskutik. Dena dela, askoz lehenago hasia zen María Luz kazetaritzan. 1924an, Godó Taldearen egunkari nagusian hasi zen kolaboratzen, Zinemari buruzko sekzioan, ezizen batekin idazten zuen arren. Izan ere, erredakzioko emakume bakarra zen. Paramountek haren testuei erreparatu eta eskaintza bat egin zion: AEBko filmetako elkarrizketak idatzi eta espainiar fonetikara egokitzea. Ondoren, Antzerkiari buruzko sekzioan jardun zuen, eta bere izenaz sinatzen hasi zen. Gerra Zibilean frankistak nagusitu ondoren, María Luzi eta egunkariko gainerako erredaktoreei kazetari eta idazle izatea galarazi zieten, eta berak 40 egun eman zituen kartzelan. 1940ko hamarkadaren bukaeran, literatura-jarduerari ekin zion berriro, baina ez zioten kazetari izateko baimenik eman, harik eta Demokrazia heldu arte, 1978ko urtarrilean. Bi urte geroago, hil egin zen.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...