Gaztenpresak langundutako negozioei egindako azterketaren emaitzak - Gaztenpresa

Gaztenpresak langundutako negozioei egindako azterketaren emaitzak

Eskerrik asko parte hartu duten negozio guztiei

Eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuri eta Euskadiko eta Nafarroako hainbat sektoretako ia ehun negoziori, pandemiak zure negozioari nola eragin dion jakiteko prestatu dugun azterketanparte hartzeagatik. Zure esperientzia oso baliagarria izan zaigu abiapuntuko benetako egoera eta etorkizunerako ikuspegiak ezagutzeko.

Eskerrik asko galdeketa honetan parte hartzeagatik eta, zailtasunak zailtasun, hor jarraitzeagatik, #JarraitzekoBerritzeagatik, beste ekintzaile batzuentzako eredua eta estimulua izateagatik, eta, batez ere, eskerrik asko laguntzeagatik.

Nola eragin dio pandemiak zure negozioari? Azterketaren emaitzen laburpena

Osasun-krisiak gogor kolpatu ditu gure ekintzaileak: galdeketari erantzun dioten negozioen erdiek baino gehiagok (% 54) % 51 eta % 100 arteko beherakada izan dute beren fakturazioan aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta % 19k diru-sarreren laurdenaren eta erdiaren artean galdu dute.

Krisiaren intentsitateagatik, beharbada, inkestari erantzun dioten pertsona gehienek informazioa jaso eta Gaztenpresaren #JarraitzekoBerritzen programan parte hartu nahi dute. Izan ere, % 78k interesa agertu dute enpresei krisiari aurre egiten laguntzeko diseinatu dugun ekimen honetan.

Planaren helburua jarduera berreskuratzea da, kontsultatutako pertsonen erdiek baino gehiagok adierazi duten iritziarekin bat etorriz: % 52ren helburu nagusia da negozioa krisi aurreko baldintzetan mantentzea, baina laurdenak aitortu du baldintza berrien ondorioz bere negozio-eredua berriz diseinatu beharko duela; bestalde, % 17k zalantzak dituzte negozioari eusteko gai izango ote diren ala ez.

Kontsultatutako enpresen ia erdiak Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente-egoeran (ABEEE) daude edo egon dira, eta % 65 inguruk beren negozioa itxi behar izan dute zenbait astetan: gehienek, % 42k, bi hilabetez itxi behar izan dute, % 15ek 14 astez eta % 12k hiru hilabetez. Batez beste, negozioek zortzi aste eta erdi egon behar izan dute itxita.

Eta % 40k jarduera eteteagatiko prestazio-motaren bat izan badute ere, % 20k ezin izan dute laguntzarik jaso; hain zuzen, Elkargi, Sonagar eta ICO gisako erakundeek bermatutako finantzaketa lortu duten enpresen ia ehuneko bera da.

Gaztenpresaren #JarraitzekoBerritzen Plana

Azterketa honen emaitzek egoera zertan den azaltzen digute, zure negozioa normaltasun berrira egokitzen lagundu ahal izateko.

Ekarpen horrek sekulako balioa du Gaztenpresarentzat, zure premietara gehien egokitzen den erantzuna diseinatzeko eta #JarraitzekoBerritzen programa hobetzeko aukera emango digulako. Programan parte hartu nahi izanez gero, eskaera-inprimaki hau bete dezakezu lehenengo fasearekin hasteko: diagnostiko-fasea. 

Ekimen honen bidez, azken urteotan martxan jarri diren negozioei suspertzen lagundu nahi diegu, eta, beraz, gure harri-koskorra jarri nahi dugu gure ehun ekintzailea berreskuratzeko.

Berriz ere, eskerrik asko guztiagatik, zure bultzadagatik, zure egokitzeko gaitasunagatik eta zure kemenagatik: orain Gaztenpresaren txanda da, zuri #JarraitzekoBerritzen laguntzeko

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?