Frankizia batekin ekiteko jakin behar dituzun kontzeptuak - Gaztenpresa

Frankizia batekin ekiteko jakin behar dituzun kontzeptuak

Franquicias

Frankizien mundua modu esponentzialean hazi da azken urteetan, ekiteko eta negozio berri bat abiarazteko nahiko eskuragarriak direlako eta nolabaiteko arrakasta-bermeak eskaintzen dituztelako. Horien hedapena sekulakoa izan da eta, urtero, frankiziei buruzko azoka ugari egiten dira gure inguruko puntu askotan. Azoka horiek ekintzailetzaren unibertsoaren erdigune bihurtu dira. Dena den, mundu horretan sartzeko ezinbestekoa da kontzeptu batzuk garbi izatea, mundu horren oinarrizko hizkuntza osatzen baitute. Gainera, funtsezko alderdiak ulertzen lagunduko dizute.

Frankizia – frankizia-emailea – frankizia-hartzailea.

Frankizia bat bi alderdiren arteko akordioa da eta, bertan, frankizia-emaileak (lizentziaren edo negozio nagusiaren jabeak) bere marka eta lan egiteko modua erabiltzeko eskubidea lagatzen dio ekintzaileari (frankizia-hartzaileari), denboraldi eta eremu geografiko jakin batean. Horren truke, frankizia-hartzaileak diru-kopuru bat ordaintzen dio frankizia-emaileari, haren marka komertziala, irudi korporatiboa eta logotipoa eta produktua erabiltzeko eskubidea izateko eta horiek guztiak frankiziaren jabeak edo alderdi frankizia-emaileak zehaztutako arauen arabera ustiatzeko.

Master frankizia. Kontratu mota bat da eta, haren bidez, frankizia baten jabeak gune geografiko jakin batean bere negozioaren azpifrankizia bat egiteko eskubidea ematen dio frankizia-hartzaileari. Marka nazioartean hedatzen hasteko oso modu arrunta da, modu juridikoki seguruan; merkatu handietan funtzionatzen du, eta onespen ona du gainera. Dena den, aldi berean frankizia-hartzaile eta frankizia-emaile gisa jardungo duen pertsonak oso entrenamendu zehatza egin behar du.

Sartzeko eskubidea.

Frankizia-emaileak frankizia-hartzaileari katean sartu ahal izateko eskatzen dion diru-kopuru finkoa da. Kopuru horrek inbertsio osoaren % 10 ez gainditzea gomendatzen da. Kontzeptu hori ez da ustiapen-kanonaren, royaltyen edo erregalien gauza bera. Azken hori alokairu-mota bat da, edo, zehatzago esanda, frankizia-hartzaileak lizentzia erabiltzeagatik aldizka ordaindu behar duen kopurua, negozioa martxan dagoenean eta kontratuak indarrean irauten duen bitartean. Fakturazioaren % 2 eta % 6 artekoa izaten da. Batzuetan, enpresak gutxieneko salmenta batzuk eskatzen ditu eta, horrelakoetan, kontratua deuseztatzeko aukera izango du salmenta horiek lortzen ez badira. Azkenik, publizitate-kanona frankizia-hartzaileak alderdi frankizia-emaileari egin behar dion urteko ordainketa da, markaren alde egiten duen publizitateagatik. Oso garrantzitsua da kontzeptu hori kontratuan jasota geratzea, gero desbideratzerik gerta ez dadin, baita salmenta guztien % 3 ez gainditzea ere.

Unitate edo zentro pilotua.

Frankizia-emaile batek bere lizentziaren arrakasta potentziala egiaztatzeko duen berme bakarra da aurrez emaitza onekin frogatuta egotea. Horretarako, unitate edo zentro pilotu deiturikoak daude. Horiek bi helburu dituzte: batetik, lokal horietan frankiziaren formula egiaztatu daiteke eta, bestetik, produktu edo zerbitzu berriak, salmenta-teknikak eta abar probatu daitezke. Gainera, establezimendu horiek frankizia-hartzaileak prestatzeko zentro gisa erabiltzen dira hasieran nahiz modu etengabean. Zentro piloturik ez duen frankizia sortu berri batek ezin izan du bere formula komertziala frogatu eta, beraz, frankizia-hartzaile berriak arrisku handiagoa izango du.

Frankizia-gidaliburuak.

Frankiziaren funtzionamendua azaltzen duten eta negozioaren funtzionamendurako funtsezko alderdiak deskribatzen dituzten gidaliburuak dira. Dokumentu horiek negozioak aurrera egiteko behar duen informazio guztia eskaintzen diote frankizia-hartzaileari, betiere frankiziak egindako eskakizunak kontuan hartuta. Dokumentu horien artean, Teknika, Logistika, Marketin eta Kudeaketa Gidaliburuak daude.

Frankiziei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Gaztenpresarekin. Gogoratu laguntza pertsonalizatua eskaintzen dizugula eta zure negozioaren fase guztietan lagunduko dizugula. Zain izango gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?