×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Eduardo Elizalde: «Ekintzailetza datuen aroan»

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela egun batzuk, Nafarroako Unibertsitate Publikoan hurrengo ikasturterako “Datuen Zientzia” gradua ezarri behar dutela irakurri nuen, arretaz. Seguruenik ez da Unibertsitate bakarra izango.  Apustu egokia iruditzen zait, eta arrakasta izango duela aurresan dezaket.

Informazioa boterea dela dioen esaldiak, Francis Baconek 1561ean esan zuenak, indarrean jarraitzen du oraindik. Are gehiago esango nuke: gaur egun, datuek eta horien tratamendu sakona egiteko gaitasunek dute boterea. Aro digitalean, korporazio handiek dena dakite gutaz. Interneten, doakotzat saltzen diguten guztia informazioaren truke eskaintzen digute, klik egiten dugun bakoitzean uzten dugun informazioaren truke, hain zuzen. Gu gara salgaiak. Informazio-kantitate handi hori hainbat helburutarako erabil daiteke eta, besteak beste, ondasunik eta zerbitzurik egokienak eskaintzeko balio du, gure lehentasunen arabera.

Azaldu dugun horri beste zerbait gehitu behar zaio: datuak erabiltzen dituzten enpresek, hau da, Javier Echeverria katedratikoak «airearen jaun» izendatu zituen horiek, ospe handia dute, markako apostoluen legio oso bat baitute beraien esanetara, bestela, sistemaz kanpo geratzen zarelako. Google, Amazon eta Apple, adibidez, gero eta boteretsuagoak dira eta, horren jakitun, gero eta negozio-hobi gehiago bereganatzen ari dira. Amazonen azken planteamendua etxeetan sartzea eta eskatutako erosketa haren barnean uztea da, beraiek saltzen duten etxeak irekitzeko sistema baten bitartez. Hala egingo dute gainera, ez dut zalantzarik, horien eskaera onartuko baitugu, datuen pribatutasun- eta tratamendu-politikak onartzen ditugunean bezala, lerro bakar bat ere irakurri gabe.

Eta horren aurrean, zer egin dezake ekintzaile txikiak? Nola lehiatu erraldoi horien kontra eta horien ezagutzen kontra? Zer leku geratzen da negozio txikientzat komertzioaren eta zerbitzuen testuinguru horretan? Horien esparruan borroka egitea ezinezkoa dela esan genezake, baina badira beste aukera batzuk.

Duela gutxi, ile-moztaile etorkin baten esperientzia kontatu zidaten. Dirudienez, hark bezero berriei harrera egiteko protokolo bat zuen eta horiei elkarrizketa txiki bat egiten zien, bere negoziorako ezinbestekotzat jotzen zuen informazioa jasotzeko: Zenbatetik behin mozten duzu ilea? Zein ordutegi nahiago duzu? Asteko zein egun? Eta abar. Horrekin, fitxa bat bete, agenda programatu eta bezeroen premiei aurrea hartzen joaten zen, egun egokia baino egun batzuk lehenago, horiei deitu eta ordua gorde ziela esanez. Horrez gain, ile-apaindegian kafe-makina polit bat eta garagardo-iturri bat zituen kortesiazko elementu bereizgarri gisa. Hori guztia haren bezero batek azaldu zidan, eta negozio-eredua oso arrakastatsua zela eta publikoa etengabe hazten ari zela ziurtatu zidan.

Horrela, bada, “big dataren” kontra xehetasun “txikiekin” borrokatu beharko dugula pentsarazten dit horrek. Gure bezeroei galdetu beharko diegu haiek hobeto ezagutzeko, haien premiei aurrea hartu beharko diegu eta, ahal izanez gero, harritu egin beharko ditugu, horrela, hodeitik datorkigun armadaren aurrean arrakasta txikiak lortu ahal izateko.

Gaur egun, mundu globalizatu honetan ekitea gero eta konplexuagoa da, baina egia da, halaber, profilik digitalenak ere hizketakide bat aurkitu nahi izaten duela telefonoaren atzean, bere mezu elektronikoei erantzungo dien norbait eta, batzuetan, baita aurpegi atsegin bat ere, erakusmahaiaren atzean. Gure aroko ekintzaileak digitalizatu, webguneetan ikusgai jarri eta sare sozialetan jardun behar du, baina, era berean, ahalegindu eta gero eta proaktiboagoa izan behar du, enpatikoagoa; kalitate hobea eskaini behar du, prezioak ardatz nagusia izateari uzten dion esparruak bilatuz. Elementu bereizgarriak bilatu behar ditu merkatuan duen lekua bilatzeko eta horiek ahalik eta gehien ustiatzeko.

Big data aroa salmenta “emozionalaren” aroarekin batera bizi da, eta bertan ez dira produktuak saltzen, esperientziak baizik. Marketinak dagoeneko ez du fokua produktuan eta kontsumitzailearengan jartzen, baizik eta erosketak sortzen dituen balioetan eta emozioetan ardazten da; hor, txikia izatea abantaila lehiakor bat izan daiteke. Gainera, “big data” deituriko horrek ere baditu zenbait ahultasun eta, batzuetan (askotan), inbaditzailea izan daiteke; horrela, lehen aldietako sorpresa igaro ostean, trikimailua ikusten hasi eta harengandik babesten saiatuko gara seguruenik.

Ez da erraza izango, baina saiatzea merezi duela uste dut. Gaztenpresan ausartzeko ausardia dutenak babesten jarraituko dugu. Bideragarritasun-planarekin eta finantziazioarekin lagundu eta gure mentoring-zerbitzua jarriko dugu horien eskura, finkatze-fasean. Esperientziak ematen digun ezagutza eskainiko diegu, baina baita gero eta globalizatuagoa eta konplexuagoa den merkatuarekiko gure ikuspegia ere. Horretarako pertsonak jarriko ditugu erdigunean, datuen kontra borroka egiteko, eta gure ekintzaileek ile-moztaile hori bezalakoak izan beharko dute, bazkideen deiaren zain aulkian eserita geratzen ez den ile-moztaile hori bezalakoak.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...