Ekintzaile bihurtzeko lehen pausoak - Gaztenpresa

Ekintzaile bihurtzeko lehen pausoak

pasos para emprender

Ekintzailetza bokaziozkoa da, gero eta gehiago. Urtez urte gora egiten du espiritu ekintzailea askatu nahi duten eta beren negozioa eratzeko aukera aztertzen duten pertsonen kopuruak, 35 urtera arteko gazteen artean batez ere.

Baina, ekiten hasi aurretik, edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori garatu aurretik, oinarrizko pauso batzuk eman behar dituzu.

  1. Prestakuntza. Ekintzailetzaren munduan emango dituzun lehen pausoak zailtasunez eta zalantzaz beteta egongo dira, eta oso ondo prestatu beharko duzu, denetik pixka bat jakiteko, enpresaren arloko oinarrizko legegintzaz nahiz finantzaketaz eta kudeaketaz.

Esate baterako, ondo aukeratu beharko duzu zure negozio-ideiari zer enpresa-mota egokitzen zaion ondoen, autonomo gisa lan egin nahi duzun ala sozietate mugatu bat sortu nahi duzun. Negozio-plan bat prestatu beharko duzu, eta merkataritza-eginkizuna eta marketina oso kontuan izan beharko dituzu.

Post honetan, lehenbailehen ezagutu beharreko gai batzuk azalduko dizkizugu. Eta horietan sakontzen laguntzeko, Gaztenpresan zenbait prestakuntza-lantegi prestatu dizkizugu, autoenpleguaren abentura horretan lehen urratsak egiten laguntzeko. Eman izena eta behar duzun informazio guztia emango dizugu.

  1. Talde on bat aukeratzea. Hewlett eta Packard, Jobs eta Wozkiak… Enpresa handien historia arrakasta lortu duten bazkide-bikotez beteta dago, elkarren arteko osagarritasunari esker. Izan ere, horixe da bien arteko lanak aurrera egiteko ezaugarririk garrantzitsuena, inplikazioarekin eta komunikazio onarekin batera. Gainera, ziur egon behar duzu lankidearekin nolabaiteko kidetasuna duzula, eta izaeraz ere antzekoak zaretela.

Bi pertsona osagarriak izan daitezen, trebetasun edo skill desberdinak eskaini behar dituzte, eta behar adinako konfiantza izan behar dute, besteari trebetasunok garatzen uzteko. Harreman profesional bati ekin aurretik, oso garrantzitsua da bazkideek alderdi hauek argi uztea, baita idatziz ere:

  • Bakoitzaren lan-eremuak eta erantzukizunak.
  • Desadostasunak sortuz gero jarraitu beharreko prozedurak: nola erabaki bazkideetako batek beste bat gehitzea nahi badu, zer egin batek mailegu bat lortu nahi badu enpresak dituen fondoen kargura eta abar.
  1. Konfiantza. «Egin dezakezula uste baduzu, eginda duzu bide erdia». Zure negozioan fedea izatea ezinbestekoa da, funtzionatuko badu. Zuk sinesten ez baduzu, nork egingo du, bada? Beldurra da ekintzailetzaren etsairik handienetakoa, ideia on asko bidean uzten dituena. Egia da zalantza asko sortuko zaizkizula autoenpleguaren abenturan; horregatik, autokonfiantza gailentzea lortu behar duzu.
  2. Baliabideak aurkitzea. Finantzaketa izango da zure enpresa-abenturaren giltzetako bat. Ekin egin nahi baduzu, finantza-sostengua behar duzu, eta abian jarri ahal izateko beharrezko babesa. Gaztenpresan prest gaude formula finantzariorik egokiena aurkitzen laguntzeko. Gogoratu honako hauek aukeratu eta zehaztu beharko dituzula:
  • Finantzaketa-iturririk onena.
  • Behar duzun kopurua.
  • Zure negozio-ideiari ondoen egokitzen zaion ordainketa-metodoa.

Esaterako, aurrez besteren kontura lan egin baduzu, langabezia-saria kapitalizatzeko aukera baliozta dezakezu, eta dirulaguntzak lortzeko aukerak ere aztertu.

  1. Erreferenteak. Gure inguruan, ekintzailetzaren munduko erreferente eta mentore asko ditugu, eta horiek gomendio interesgarriak eman diezazkizuekete. Emprendedores atariaren arabera, hauek dira eraginik handiena dutenak: Enrique Dans, berrikuntzan aditua eta IE Business Schooleko irakaslea (50.000 pertsonak baino gehiagok jarraitzen dute haren web-orria); Julio Alonso, Weblogs taldearen fundatzailea, Xataka eta Applesfera gisako hedabide digitalak barne hartzen dituena (71 milioi erabiltzaile inguru ditu); eta Alfonso Alcántara, taldeak motibatzen eta orientatzaileak eta managerrak prestatzen aditua (enpresa-psikologiaren Yoriento atariaren bitartez). Zerrendan 30 pertsona ageri dira, besteak beste: Chema Alonso, Juan Merodio, Euge Oller, Martin Varsavsky, Jesús Encinar, Vilma Núñez, Eva Collado eta Ana María Llopis.

Gaztenpresan, mentoring programa bat garatu dugu, ekintzaileei konfiantza emateko eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko. Gure mentoreetako batek ezin hobeto laburbildu zuen bere eginkizuna: «Mentorea jausgailu bat da, babestuta dagoela jakitearen konfiantzarekin salto egiteko ausardia ematen duena».

Lehen 5 pauso horiek bete badituzu, prest zaude autoenpleguaren abenturari arrakastaz aurre egiteko. Eta ez ahaztu Gaztenpresan guztiz prest gaudela, bidaia horretan laguntzeko. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?