Zure ideiaren balio-proposamena diseinatzeko gakoak - Gaztenpresa

Zure ideiaren balio-proposamena diseinatzeko gakoak

Faktore ugarik baldintzatuko dute zure negozio berriaren arrakasta; baina, horien guztien artean, bat erabakigarria da ideia bikaina eta errentagarria izan ote duzun jakiteko:

  • Erabilgarritasuna, hau da, zure publiko potentzialaren beharrei egoki erantzuten ote dien jakitea.

Zure produktua edo zerbitzua merkatuan erabilgarria izango den jakiteko, negozio-plana arreta handiz egin behar duzu, batez ere merkatu-plana, eta oinarritzat hartu prozesuaren fase guztietan.

Horretarako, inguruko ohiturak ezagutu behar dituzu, bertako egunerokoa hobetu eta errazteko zer egin dezakezun asmatu, eta, azken finean, zure ideiaren balio bereizgarria zein den zehaztu.

Beraz, lehenengo eta behin, galdera hauek egin behar dizkiozu zeure buruari:

Zein da zure produktuaren balio-proposamena? Normalean, hainbat faktoreren batura izaten da:

  • Produktuari buruzko deskripzio egokia, prezio lehiakorra, eskaintzen duen zerbitzua eta erakusten duen irudia.
  • Lehiakideengandik bereizten
  • Kontsumitzaileen arazoen eta beharren aurrean eskaintzen dituen irtenbideak.

Zure lana faktore horiei erantzutera bideratu behar duzu, eta nahitaezkoak diren pauso batzuk eman behar dituzu, zure produktuaren balio-proposamenak kontsumitzaileen beharrei erantzun diezaien:

Sortu marka egokia

Produktua merkatuan berezi bihurtzen duten inguruko elementu guztiei ospe ona eman behar diezu. Produktuaren markari nortasuna emango dioten elementuak gehitu behar zaizkio.

  • Irudi-kanpaina egokiarekin bakarrik lor daiteke hori.

Aztertu merkatua

Merkatua aztertu behar duzu, beste enpresa edo ekintzaile batzuek produktu bera antzeko prezioan edo merkeagoan eta antzeko ezaugarriekin eskaintzen ote duten jakiteko. Dakizunez, antzeko ezaugarriak dituzten bi produkturen artean kontsumitzaileek originala aukeratzen dute beti, ez kopia. Beraz, ez egin kopiarik:

  • Prestatu produktu berezia, nortasun eta ezaugarri bereziak izango dituena.

Galdetu bezeroei lehiakideei buruz

  • Galdetu ea pozik dauden lehiakideen produktuarekin eta zerbitzuarekin, eta zer hobetuko luketen.

Erantzun uniformea jasotzen baduzu eta hobetzeko gai bazara, zure produktuaren arrakastaren oinarria aurkitu duzu.

Segmentatu zure publiko potentziala

  • Marketin digitalaren gakoetako bat publikoak segmentatzea

Gainera, tresna bikaina da zure salmenta-ekintzak biztanleria-sektore zehatzetara bideratzeko nolabaiteko bermearekin.

Bilatu aliantzak

Bilatu sinergiak, lankidetzak… (nahi duzun hitza erabili). Zure enpresa edo produktua publikoarentzat berria bada, merkatuan jada sendotuta dagoen marka batekin indarrak batzea lagungarri izan daiteke produktu berriek behar duten konfiantza-puntua jasotzeko. Gainera, filosofiak batzea beti da aberasgarria.

  • Berdinen arteko lankidetza funtsezkoa izan daiteke zure marka posizionatzeko.

Denbora beharko duzu elementu horiek guztiak aurrera eramateko, baina merkatuan nolabaiteko bermearekin posizionatzen lagunduko dizute. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gaztenpresan zure proiektuari bultzada emateko behar duzu laguntza guztia eskaintzen dizugu; besteak beste, prestakuntza-tailerrak eta mentoring-programak, beste ekintzaile batzuen esperientzian oinarritutako aholku praktikoak jaso ditzazun. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?