Coworking-guneak, ekintzaileentzako aukera bikaina - Gaztenpresa

Coworking-guneak, ekintzaileentzako aukera bikaina

Zeure kasa lanean hasteko asmotan al zabiltza? Bada, orduan, seguru ez zaudela ziur non jarri lantegia. Zeure etxea duzu aukerarik errazena eta zuzenena, baina jende askok nahiago izaten du etxetik irten eta bulego baten lan-giroaren antzeko zerbait, errendimendu eta produktibitate hobeak izaten ditu eta.

Horietakoa baldin bazara, coworkinga aztertzea gomendatzen dizugu. Izan ere, hori da formularik onenetako bat ekintzaile, autonomo, startupen sortzaile eta freelance jendearentzat. Eta halako arrakasta izan duenez azken urteotan, erakunde askok bultzatzen dituzte gune horiek ekintzailetza sustatzeko.

Labur esanda, hau da coworkinga: lan-eremu bera partekatzea beste profesional independente batzuekin. Normalean, lanerako berariaz egokitutako lokal bat izan ohi da gune hori, eta altzariak, sarerako konexioa eta bulego konbentzional baten gainerako ezaugarri guztiak izan ohi ditu: bilera-aretoa, atseden-eremua eta abar. Abantaila nagusietako bat, berriz, hau du: gastuak partekatzeko aukera eskaintzen du, eta ongi hornitutako lan-eremu bat, bulego konbentzional bat baino askoz ere prezio merkeagoan.

Leku bat hautatu aurretik, kontuan izan:

Instalazioak. Coworking-gune bat hautatu aurretik, oso garrantzitsua da lan-eremua eta haren instalazioak aztertzea. Eremu indibidual egokiak eta altzari aproposak izan behar ditu lokalak, bai eta bilera-aretoak ere bezeroekin egoteko, aurkezpenak egiteko… Kontuan izan behar dira, halaber, argiak, dekorazioa, landareak…, hau da, lantoki produktibo, praktiko eta osasungarri bat izateko behar den guztia. Gogoratu, bestalde, funtsezkoak direla Interneterako konexioa eta komunikazioak.

Giroa. Gaur egun, erraz asko aurkituko dituzu lan-sektore jakin batean espezializatutako coworking-guneak. Aukerarik onena hau duzu: lan-sinergiak antola daitezkeen komunitate bat aurkitzea. Hartara, eraikin berean egingo duzu lan eta izango dituzu bezeroak. Gogoan izan coworking-gune asko networkinga sustatzeko leku ezin egokiagoak izaten direla. Baina ezertan hasi aurretik, begiratu zer moduzkoak diren bulegoko lankideak. Izan ere, ondo dago laneko giro atsegina izatea, baina zuhurtzia pixka bat ere ez dago gaizki.

Ekitaldiak eta trebakuntza. Coworking-gune askok antolatzen dituzte trebakuntza-lantegiak eta ekitaldiak (lanekoak eta sozialak) coworkerrentzat, lantokiari nortasun propioa emateko eta han lan egiten dutenen artean harreman pertsonalak sustatzeko.

Ordutegia eta kokapena. Bulegoa non kokatu, horra beste erabaki garrantzitsu bat, zure eta zure bezeroen joan-etorrietan diru eta denbora aurrezten lagundu diezazukeena. Kontuan izan behar dira errepideko komunikazioak, garraio publikoa eta abar.

Coworking-gune asko daude Euskadin eta Nafarroan. Hiriburuetako batzuk erakutsiko dizkizugu.

BILBO

  • Design Kabi: San Mameseko metro-geltokiaren ondoan dago BEAZen foru-eraikina, zeinak 200 m2 baititu enpresa berrietarako, laguntza teknikoz eta tutoretza-zerbitzuz hornituak.
  • Centro Bilbao Auzo Factory. Matiko auzoan dago, 1.400 m2 ditu eta alokairuak (modu onean), coworking-guneak eta eremu komunak eskaintzen ditu.

DONOSTIA

  • CEMEI: Enpresa Berritzaileen Udal Zentroak 58 lokal ditu (bederatzi, 180-500 m2 bitarteko enpresa erdiindustrialetarako; gainerako 49ak, berriz, 55-200 m2 bitarteko bulegoak), bai eta aparkatzeko zenbait leku ere (162 langileentzat, 32 bisitarientzat). Haurtzaindegi bat ere badu, kontziliazioa hobetzeko.
  • ENERTIC. Adimenduna eta bioklimatikoa da eraikin hori, eta ia 8.000 m2-ko azalera alokagarria du. Enpresa dinamikoak, aitzindariak eta jasangarriak hartzeko dago pentsatua, hots, smartbusinessak deritzenak edo talentuaren enpresa berriak.
  • PI@. Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresetarako da eraikin hori eta, besteak beste, platoak, eremu komunak eta 85 ikuslerentzako 3D zinema-areto bat ere baditu.

GASTEIZ

  • Erdi Haroko hiriguneko enpresa-zentroa. Arteen eta ofizioen nortasun-agiriak berreskuratzeko eta XXI. mendeko negozioetara egokitzeko sortu zen. Gasteizko gune historikoan dago, eta alokairuko lokalak ditu, indibidualak zein erabilera partekatukoak.
  • Jundizko udalaren enpresa-zentroa. Hiritik sei kilometrora, Jundizko industrialdean, dago eremu hori, hiru urte baino gutxiagoko enpresa berrientzat sortua. Hogeita bederatzi negozio-lokal ditu.

IRUÑEA

  • Cocoworking. Autonomo, freelance, ekintzaile eta mikroenpresentzako da San Pedro auzoko gune hori, baina zabalik dago hirian iragaitzaz dauden nomad workers deritzenentzat eta hot desking jardunerako ere, betiere iraupen mugatuko proiektuak lantzeko.
  • Espacio Co Work. Iruñeko udalak sustatzen du gune hori, zeinak lan-eremu partekatua eskaintzen baitie ekintzaileei, autonomoei, profesionalei eta mikroenpresei. Mahaia, aulkia, norberaren gauzak uzteko armairua, ordenagailua, Interneterako konexioa, argia, ura, berogailua eta garbiketa-zerbitzua ditu eremuak.

Dena prest ekintzaile bihurtzeko? Laguntza edo aholkularitza behar baduzu zure negozioa antolatzeko, zuri laguntzeko dago Gaztenpresa: azaldu iezaguzu zure ideia, eta ekintzaile-ibilbide osoaren etapa guztietan lagunduko dizugu. Zain gauzkazu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?