Claret Askartza ikastetxeak irabazi du PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioa - Gaztenpresa

Claret Askartza ikastetxeak irabazi du PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioa

Honako helburu hauek ditu Cámarabilbao University Business Schoolek eta Gaztenpresa Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimenak:

 

  • Batxilergoko ikasleak enpresa-ingurunera hurbiltzea. Nola? Lehiaketa bat antolatuz, ikasleek marketineko eta ekintzailetzako proiektuak egin ditzaten.
  • Ikasleek berek euren proposamenak defendatzea, Fundazioaren Marketin Departamentuan lan egiten duten itxura eginez.

 

Euskadiko 40 ikastetxe, institutu eta ikastolatako Batxilergoko 2. mailako 1.500 ikaslek hartu dute parte aurten. Guztira 300 proiektu aurkeztu dituzte, eta Leioako Claret Askartza ikastetxeko ikasleen proiektua izan da irabazlea.

2019-2020 ikasturtean, Gaztenpresa Fundazioaren kasu praktiko bat izan du oinarri PREUNICA jarduerak. Ekintzailetzaren arloko profesional ospetsuak izan ditugu laguntzaile ekimenean.

 

Lehiaketaren hasierako fasea

Ikasle gazteek hainbat estrategia diseinatu behar zituzten, gazteak xede dituen hizkuntza hurbilagoa eta egokiagoa proposatzeko.

Parte hartu zuten ikastetxe guztien artean, lehiaketa egin zen. Honako hauek izan ziren onenak: Claret Askartza, Bizkaia Ikastetxea, Begoñazpi Ikastola eta Barakaldoko Salesianos.

 

Azken fasea eta sari-banaketa

Talde finalistak elkarren aurka aritu ziren. Buyer Persona edo erosle-eredu bat sortu eta sustapen-iragarki bat diseinatu behar zuten, komunikazio-kanalik egokienak erabiliz.

Leioako Claret Askartza ikastetxeko ikasleak irabazle izendatzea erabaki zuen azkenean Gaztenpresako, LABORAL Kutxako eta Cámarabilbao University Business Scholeko ordezkariek eta irakasleek berek osatutako epaimahaiak.

 

Proiektu irabazlea

PREUNICA lehiaketaren proiektu irabazleak proposamen berritzaile bat aurkeztu zuen: oso erabiltzaile-eredu osatua eta sare sozialen bidez egin beharreko komunikazio-estrategia egokia.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?