Changemaker Lab-en bigarren edizioak badu irabazlea - Gaztenpresa

Changemaker Lab-en bigarren edizioak badu irabazlea

Joan den urtarrilaren 17an banatu zituzten Changemaker Lab ekintzailetza bultzatzeko programaren bigarren edizioko sariak.

Mondragon Unibertsitateko 22 ikaslek hartu dute parte ekimenean, bost proiektu aurkeztuta.

Ikasleen artean enpresen sorrera sustatzea da programaren helburua, diziplina anitzeko taldeetan proiektu ekintzaileak sortzen eta garatzen ikas dezaten.

Programan MTA (Mondragon Team Academy) metodologia erabiltzen da, ikasleak oinarri dituen prestakuntza-prozesu berritzailea. Hari esker, ikasleek benetako erronkei aurre egiten ikasten dute, mentoreek lagunduta.

Aurkeztutako proiektuen artean Orit izenekoak jaso zuen lehen saria, 1.000 eurokoa. App horrek janari-trukea ahalbidetzen du, eta, horrela, hondakinak gutxitzen dira. Erabiltzaileek trukatu nahi dituzten jakien berri ematen dute, eta hurbil dauden beste pertsona batzuekin truka ditzakete.

Bigarren saria Repera proiektuarentzat izan zen. Itxuragatik dendetan saldu gabe gelditzen diren frutei eta barazkiei beste aukera bat ematea eta horiekin bestelako azken produktuak sortzea da proiektuaren funtsa.

BiPens proiektuak eskuratu zuen hirugarren saria. Haurren eguneroko otorduak eta hezkuntza uztartzen dituen egitasmoa da.

Kimu Berrik babestu eta Gaztenpresak sustatutako programa da.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?