Aurkezpen animatuak egiteko tresnak - Gaztenpresa

Aurkezpen animatuak egiteko tresnak

Ekintzaileok behar-beharrezkoa dugu geure negozio-ideiak argi eta zehatz aurkezteko gauza izatea. Batez ere, finantzaketaren bila ari garenean. Orain dela gutxi arte, “aurkezpena” eta Power Point sinonimoak ziren, nahiz eta behin baino gehiagotan programa horri etekin guztia ateratzen ez jakin edo buruhausteren bat eman digun. Zentzu horretan, honako hau esan zuen amerikar agintari militar batek duela gutxi, Ekialde Hurbileko gerraren aurrerapenak tresna horren bidez azaltzen ari zitzaizkionean: «etsaia aurkitu dugu: Power Point da». Noizbait halako zerbait pentsatu baduzu, ez kezkatu; zorionez, gero eta aukera gehiago dituzu zure aurkezpenak egiteko.

 

Powtoon

Powtoon aurkezpen animatuak egiteko tresna ahaltsua da, eta Power Point estatikoak baino aukera gehiago eskaintzen ditu. Hasieran zaila ematen badu ere, bideo-tutorial asko eskaintzen dizkigu, gure negozio-ideia originaltasunez aurkezten laguntzeko. Doako bertsioaren bidez 5 minutura arteko animazioak so ditzakegu; halere, bertsio horrek ez digu disko gogorrera esportatzen uzten, eta Powtoonen ur-marka ezartzen du. Bideoa deskargatu nahi badugu, unean uneko deskarga egiteko aukera eskaintzen digute (8 dolar deskargako). Horrez gain, ordainketa-planak eskaintzen dituzte, 19 dolarretik 57ra bitartean hileko; horietan, ur-marka kendu egiten digute.

 

VideoScribe

Ziur aski, behin baino gehiagotan ikusi duzu aurkezpen batean esku bat, arbel zuri batean proiektuaren funtsezko ideiak eskuz idazten, modu bizkor eta erakargarrian.  VideoScriberen bidez horixe egin dezakegu. Ordainpeko online tresna bat da, baina doako bertsioa eskaintzen du zapi egunez probatzeko, bertsio mugatua bada ere. Oso erraza da erabiltzen eta horren bidez sortzen diren aurkezpenak oso erakargarriak dira.

 

Wideo

Powtoonen ildo beretik, Wideo aplikazioari esker bideo animatuak erraz egin daitezke, gure mezuarekin edita ditzakegun txantiloien bidez. Gure irudiak eta musika-artxibategiak igotzeko aukera ematen digu. Prezio-plan ezberdinak ditu, doako bertsiotik hasita – 45 segundora arteko bideoak sortzeko aukera eskaintzen du, baina deskargatzeko aukerarik gabe (Wideorako estekaren bidez soilik erakuts daitezke bideoak)– eta agentzientzako bertsioraino –inolako mugarik gabe denboraren eta deskargen aldetik eta ur-markarik gabe, hilean 99 dolar ordainduta (39 dolar, urtebeterako aldez aurretik ordainduz gero)–.  Doako bertsioa aukeratuz gero, unean uneko premium bertsioak “desblokeatu” ahal ditugu, deskarga bakoitzeko edo Youtubera igotzeagatik ordainduz.

 

GoAnimate

Aurreko tresnek bezala, honek ere bideo-animazioak sortzeko aukera ematen digu, era intuitiboan eta aurretiko ezagutzarik gabe. Goanimatek doako bertsio oso interesgarria eskaintzen du 14 egunez probatzeko. Denbora horretan egin ditzakegun bideo guztiak sortu eta gordetzeko aukera ematen du, inolako mugarik gabe. Hortik aurrera, hileko kuota 39, 79 edo 159 dolarrekoa da, aukeratzen dugun bertsioaren arabera.

 

Oomfo

Klasikoak bagara eta Power Point “bitaminatua” besterik nahi ez badugu, Oomfo da gure tresna. Izan ere, Power Pointerako doako osagarria da. Horren bidez, grafiko interaktibo erabilgarriak sor ditzakegu, batez ere marketinari eta salmentei buruzko aurkezpenetan.

 

Zalantzarik duzu? Ekitea aztertzen ari zara eta prozesu osoan, finantzaketa barne, lagunduko dizun norbaiten bila ari zara?  Gaztenpresa Fundazioan zuri laguntzeko gaude!

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?