2019: Lankidetzaz eta jardueraz betetako urtea - Gaztenpresa

2019: Lankidetzaz eta jardueraz betetako urtea

2019

Gaztenpresan hainbat erakunderekin lan egiten dugu ekintzailetzarekin lotutako arrazoiak sustatzeko helburuarekin. Urtearen hasieratik, zenbait ekimenetan eta ekitalditan parte hartu dugu, Euskadin ekintzailetza gaztea sustatzen duten erakundeetako bat izateko.

Africa Basque Challenge 2019: otsailaren 15a

Gaztenpresatik epaimahai gisa parte hartu dugu Africa Basque Challenge lehiaketaren azken edizioko sari-banaketan, Bilbon. Lehiaketa ekintzaile euskaldunen eta afrikarren arteko lankidetzan oinarritzen da. Horiek beren proiektuekin parte hartzen dute, bi herrialdeetako landa- eta hiri-eremuen arteko aldea txikitzeko helburuarekin. Guztira 11 taldek aurkeztu dituzte sturtup-ak sortzeko proposamenak, Euskadin eta Afrikan garapen soziala sustatzeko helburuarekin. Hoco ekimena izan da lehen irabazlea; hark koko-hondakinekin eraikuntza-materialak egiteko erabiliko du 6.000 euroko saria, gero horiekin etxebizitzak eraikitzeko.

Africa Basque Challenge

Mentoring Programarako tailerrak. Pertsona ekintzaileentzako tailerra: otsailaren 27a

Gaztenpresan ekintzaileentzako tailerrak eskaintzen ditugu eta, horien bitartez, tutore batek horien ekintzailetza-prozesua gidatzen du. Beren esperientzia ekintzaile hasi berriekin partekatzen duten profesionalek egiten dute mentoring hori.

taller-emprendedores

Change Makers Lab: otsailaren 25a

Mondragon Unibertsitateak bere ikasleen artean ekintzailetza bultzatzeko Change Makers Lab Programa sortu du. 4 hilabeteetan zehar, fakultate desberdinetako 20 ikaslek taldeetan ekintzailetza proiektuak sortuko dituzte. Gure fundazioaren izateko arrazoien artean, gazteen arteko ekimen ekintzaileak bultzatzea dago.

Change-makers-lab

Mentoring Programarako tailerrak. Mentoreentzako tailerra: martxoaren 4a

Mentoreentzako tailerrak beren esperientzia ekintzaile berriekin partekatu nahi duten enpresariei daude bideratuta. Horien ikuspegi adituak norabide zuzenean aurrerapausoak ematen laguntzen die sortu berri diren enpresei.

taller-mentores

Bilbao Biscay Techstars Startup Week: martxoaren 5a

Gaztenpresak nazioarteko erreferentea den jarduera honetan parte hartu zuen Ruben Machak emandako (Babson Collegen Informazio Sistemen Irakaslea) hitzaldia babestuz. Irakaslearen jardunaldia ekintzailetza digitalari buruzkoa izan zen. 5 egunetan zehar doako ekitaldiak egon ziren eta parte hartzaileek komunitate lokala ezagutu eta hortaz ikasi ahal izan zuten. Horrez gain, ekintzaileak, enpresak eta inbertsoreak ezagutzeko aukera ere izan zuten.

startupweek-bilbao

WATS Summit Bilbao 2019: martxoaren 12a

#SportWithValues WATS Summit ekitaldiak kasu inspiratzaileak eta hezkuntza-metodologia berriak konbinatzen ditu kirolaren esparruan indarkeriaren aurkako balioak sustatzeko. Gaztenpresatik zenbait mahai-ingurutan izan gara. Horietan, kirolaren munduko pertsona ezagunek eta erreferenteek beren esperientziak partekatu dituzte, kirolaren esparruan indarkeria errotik erauzteko. Aurten, Xabi Prietok, Patricia Ramírezek, Vicente del Bosquek, Julen Gerrerok eta Jero Garcíak osatu dute WATS taldea.

wats-summit

Mentoring lankidetza-hitzarmena Bidasoa bizirik agentziarekin: martxoaren 22a

Bidasoa bizirik agentziak eta Gaztenpresa Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu sortu berri diren enpresei hazten laguntzeko. Mentoring Programa garatzea da lankidetza horren helburua, mentore esperientziadunak eta negozio bat sortzeko beren lehen abenturan aholkularitza behar duten ekintzaileak harremanetan jarriz.

convenio-bidasoa

Araba Ekinean 2019: martxoaren 26a

Araba Ekinean ekimenean ere parte hartu dugu Gaztenpresatik, kultura ekintzailea sustatzeko jardueraz betetako edizio honetan. “Zure ideiak balio du” lehiaketarekin, ideia ekintzailerik onenak bilatu nahi dituzte, parte-hartzaileei horiek errealitate egiten laguntzeko. Martxoaren 26an, finalistek beren ideiak aurkeztu zituzten, eta irabazleak apirilaren 3an jakinaraziko dira, Ekin Day ekitaldian. Horrez gain, 2019ko Araba Ekinean Sariak banatuko dira jardunaldi horretan.

alava-ekinean

Startup Olé 2019 Salamanca: martxoaren 26tik 28ra

Gaztenpresatik ezin genuen huts egin Europan erreferentea den jardunaldi ekintzaile honetara. 620 hizlarik parte hartu dute bertan, eta 100 herrialde baino gehiago hartzen ditu barne. Guk hitzaldi batean parte hartu genuen erakunde gonbidatu gisa, «Open Innovation as a Challenge» hitzaldian, eta lankidetzan oinarritutako berrikuntzaren abantailez hitz egin genuen.

startup-ole

Ekintzailetzaren arloko azken joerak eta esperientziak ezagutzea ezinbestekoa da gure ekintzaileei ikuspegi eta aholkularitza ezin hobeak eskaintzeko. Hori dela eta, aurten ere ekitaldi eta jarduera interesgarrietan parte hartzen jarraituko dugu.

Gure jarduera guztiak ezagutu eta jarraitu ditzakezu gure sare sozialetan. Jarrai gaitzazu!

Eta gogoratu, Gaztenpresan, zu bezalako pertsona ekintzaileen alde apustu egiten dugula eta zure negozioa martxan jartzeko behar duzun laguntza guztia eskainiko dizugula. Zain izango gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?