2018an ere aurrera jarraitzen du ekintzailetzak: 415 enpresa berri eta 812 lanpostu - Gaztenpresa

2018an ere aurrera jarraitzen du ekintzailetzak: 415 enpresa berri eta 812 lanpostu

Gaztenpresak 2018an garatutako jardueren laburpena aurkeztu du, eta urtearen itxiera arrakastatsua izan dela esan dezakegu!

Fundazioaren jarduerak pertsona ekintzaileei laguntzea du helburu, ekintzailetzaren etapa guztiak gaindi ditzaten.

Horrenbestez, aholkularitza pertsonalizatua ematen zaie lau etapatan bereizita, zenbait programaren bitartez: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa.

Sorrera

Gaztenpresaren laguntzarekin eta ahaleginarekin abian jarri diren 415 enpresa berriei esker, aurten 812 lanpostu sortu dira.

2018ra arte, Gaztenpresak 5.300 enpresari baino gehiagori lagundu die LABORAL Kutxaren enplegurako Fundazio gisa eta, horiei esker, 9.500 enplegu sortu dira guztira.

Finantzaketa

Pertsona ekintzaileei plan bat egiten laguntzen die Gaztenpresak, beren premiak baloratu eta proiektuari gehien komeni zaizkien finantzaketa-iturriak zehaztu ahal izateko.

2018an, 70.452 €-ko batez besteko inbertsioa egin zen enpresa berriak sortzeko.

Zenbateko horren erdia ekintzaileek betetzen dute beren baliabideekin, eta gainerakoa banku-finantzaketa bidez. Oro har, 2018an emandako maileguen zenbatekoa 13,5 milioi eurokoa izan da.

Negozioa sendotzea

Beren jarduera abiarazi berri duten enpresek finkatzeko beharra izaten dute. 2018an 432 kontsultari erantzun zaie Consulting Pro bidez, egunero sortzen diren negozioaren kudeaketari buruzko zalantzak argitzeko.

Era berean, 75 tailer eta mintegi egin dira, eta 850 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte horietan.

Mentoring programa

Gaztenpresak plan pertsonalizatu bat eskaintzen du pertsona ekintzaileentzat, eta horiek ekintzailetzan eta enpresa-kudeaketan esperientzia duten adituen laguntza jasotzen dute.

Fundazioarekin lan egiten duten mentoreek erabakiak hartzeko laguntza eskaintzen dute, ekintzaileek beren kudeaketa-gaitasunak hobetu ahal izan ditzaten. 2018an zehar, laguntza emateko edo mentoring-eko 27 harreman formal finkatu ziren.

Ekintzailetza sustatzea

Espiritu ekintzailea sustatzeko, Gaztenpresak zenbait sari babestu eta hainbat ekitalditan parte hartu du, bere lana ekintzaileei ezagutarazteko.

2018an zehar, Gaztenpresak honako ekitaldi hauetan parte hartu du:

-WATS «Balioak eta Kirola»: Indarkeria kirolaren esparrutik desagerraraztea du helburu, hezkuntzaren bitartez eta gaitasunak eta balioak ikasteko ingurune berritzaileak sortuz.

-BVENTURE: Ekintzailetzaren inguruko urteko elkargune garrantzitsuenetako bat da startup enpresentzat eta softwareko, marketin digitaleko, crowfunding-eko eta proiektuak azkartzeko enpresentzat.

-Global Social Economy Forum (GSEF2018): Gaztenpresak bere proiektua aurkeztu ahal izan zuen gobernuen, erakundeen eta ekonomia sozialarekin lotutako nazioarteko hainbat agenteren aurrean, urrian, Bilbon elkartu zirenean.

-Kirolaren alorreko XIV. Asmamen eta Diseinu Lehiaketa: TECNUM – Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, ikastetxeetara eta unibertsitateetara eraman nahi da berrikuntza, kirol-arloan proiektu berritzaile bat sarituz.

«EKITEN – MU» XI. ekintzailetza-programa: 2018an 3 enpresa-ideia berri saritu dira aurkeztutako 21 proiektuen artean.

Espiritu ekintzailea duzu? Zuk ere bat egin dezakezu Gaztenpresako pertsona ekintzaileen komunitatearekin. Zure proiektua errealitate egiteko lehen pausua emateko, konta iezaguzu zure ideia.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?