×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

[BIZKAIA] Enpresa proiektu berritzaileak 2019

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Titulua:

Enpresa proiektu berritzaileak. Bizkaia 2019

Xedea:

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.  Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie.  Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.  Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.  Jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea. Jarduera ekintzailea sustatzeko sistemaren eta berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko

Diru kopurua:

1.175.000,00 euros

Deialdiaren araudia:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 190/2018 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 8 /2019)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 190/2018 FORU DEKRETUA abenduaren 26koa. Honen bidez, Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2019. urterako..

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/02/04 – 2019/03/07

Aurkezteko epe-muga:

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 4tik martxoaren 7ko 13:30 arte izango da.

Informazio gehiago

Post gehiago irakurri.

Abendua 2, 2021
Negozio bat martxan jarri baino lehen, hainbat erabaki hartu, kalkulu asko egin eta faktore ugari aztertu behar dira; baina benetako erronka gure denda, jatetxe edo bulegoaren pertsiana altxatzen dugunean hasten da. Egunero, datu hauek hartu beharko ditugu kontuan, gure hasierako negozio-plana ondo zegoen ala doikuntzaren bat behar duen ikusteko: erosketen bolumena, gehien edo gutxien saldutako...
Azaroa 23, 2021
Ekintzaile askok, beren negozioaren publizitatea Interneten eta/edo sare sozialetan egiteko aukera planteatzen zaienean, ez dute beharrezkotzat hartzen, inbertsio gisa baino gehiago gastu gisa ikusten baitute aukera hori. Eta, jakina, Googlen, Facebooken, Instagramen… iragarkiren bat egiten badugu zein helburu lortu nahi dugun argi izan gabe eta iragarki hori zein publikok jasoko duen ondo zehaztu/segmentatu gabe, seguruenik,...
Azaroa 19, 2021
Gaur, azaroak 19, Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, Gaztenpresatik, zorionak guri, emakume ekintzaileoi, gure negozioa aurrera ateratzeko egiten dugun etengabeko lan eta ahaleginagatik. Badakigu gaur egun oraindik ere desparekotasun handia dagoela gure gizartean, eta aparteko ahalegina egin behar dugula. Hala ere, Gaztenpresako ekintzaileen artean, % 42 emakumeak izan ziren 2020an; horrek esan nahi du emakumeak...
Azaroa 8, 2021
Gaztenpresan lan egiten dugunok, askotan, honela jokatzen duten ekintzaileak aurkitzen ditugu: negozioa irekita hilabete batzuk igaro ondoren, kosta ahala kosta bezero berriak lortu nahi dituzte, eta oraindik negozioaren berri ez duten bezeroekin konektatzera bideratzen dituzte marketin digitaleko ahalegin guztiak. Estrategiak argia dirudi: zenbat eta pertsona gehiagok ezagutzen duten nire negozioa, orduan eta aukera gehiago izango...
Azaroa 3, 2021
Pandemiak ere ezin du espiritu ekintzailea geldiarazi. Ia 20 urtez inoren kontura lanean aritu eta langabezian geratu ondoren, 3 emakume ekintzaile hauek lanari ekin eta beren proiektua aurrera ateratzea erabaki zuten. Euren buruarekiko, bezeroekiko eta merkatuari buruz zuten ezagutzarekiko konfiantzaren ondorioz, ideiak oso argi zituzten, eta jauzi egitera animatu ziren. Duela hilabete batzuk, ilusioz beteta, Magdalena Grandek,...
Urria 29, 2021
Ekitearen gakoetako bat negozio-eredua zehaztea da, zure enpresa izango denak diru-sarrerak lor ditzan eta errentagarria izan dadin. Planteamendua itxuraz erraza bada ere, negozio-eredua erabakitzeko funtsezko alderdi batzuk zehaztu behar dira, honako hauek, adibidez: bezeroak, haien gustuak eta beharrak, haiengana hurbiltzeko modua zure bezero egin daitezen, eta, azken finean, erabaki estrategikoak hartzeko behar duzun informazioa lortzea....