×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako onenen sariak banatu ditu Mondragon Unibertsitateak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
VIII. edizioan, lehiaketak bi kategoria ditu, eta Mondragon Unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta: Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa eta Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa.
Aurten Mondragon Unibertsitateak beste kategoria bat sortu du Latinoamerikan presentzia duen unibertsitateetako proiektuentzat, izan ere aurten lehenengoz parte hartuko dute. Horiek Mexikon eta Kolonbian daude kokatuta.
Guztira Mondragon Unibertsitateko 213 ikaslek eta unibertsitate latinoamerikarretako 46 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 73 proiektu aurkeztu dituzte eta ikasle latinoamerikarrek 14
Kategoria bakoitzeko lehen sariak 1.000 euro jaso ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 500 euro, hurrenez hurren.
Enpresa Ideia Berrien Lehiaketako irabazlea Selfcare warable medical devices ekimena da, hau da, haurdunen erditze goiztiarrak automatikoki antzemateko gailua.
Landa Ingurunea Garatzeko Ideien eta Proiektuen Lehiaketaren lehen saria Kirolgoki proiektuarentzat izan da. Horrek kirol-instalazioen modulu eramangarri eta pertsonalizagarriak eskaintzen ditu, bezeroaren beharretara egokituak.
Bestalde, Mondragon Sareko unibertsitateen kategorian, irabazlea Mexikoko UCO-MONDRAGON unibertsitatearen proiektua izan da, APSI, Queretaroko Estatuko sagar ekoizleei laguntzeko nekazal aholkularitza enpresa izan da.

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...