×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

6 plataforma freelance gisa duzun bezero-zorroa biderkatzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Aro digitalak ia dena aldarazi du: kontsumo-ohiturak, salgaiak erosi eta saltzeko modua, eta baita lan egiteko modua ere. Internetek lanerako aukera berriak sortu eta arrunt bihurtu ditu duela gutxira arte oso apartekoak ziren lan-formulak.

Gaur egun, ekintzailetza, startup eta freelance terminoak ohiko bihurtu dira, orain arte «arruntzat» jo izan diren lanak bezainbeste. Dakizun bezala, Gaztenpresan gustukoenetakoa dugun jardueretako bat da ekintzailetza. Horregatik, hain zabalduta ez dagoen alor bati buruz arituko gara post honetan: Gig Economy delakoari buruz, hain zuzen. Freelanceek egin ohi duten proiektuen araberako lana da. 2020an lan-modalitate horrek lanpostu guztien % 43 hartuko duela jotzen da.

Freelanceak kalitate handiko lan profesionalak egiten ditu, era autonomoan eta enpresatik kanpo. Oro har, erabat burututako lanak izaten dira, orotariko sektoreetan: programatzaileak, web-orrien diseinatzaileak eta baita edukien idazlariak ere izaten dira. Lan-formula horren arrakastak zerikusi handia du teknologia berriekin, eta ugaldu egin dira halako profesionalen eskaintza eta eskaria lantzen dituzten plataforma digitalak. Hona hemen batzuk, zure eskariak biderkatzeko aukera emango dizutenak.

  • LinkedIn Profinder. Profesionalen sare sozialik ezagunena da munduan. 500 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta proiektu jakin bat burutzeko tokiko freelanceen zerbitzuak kontratatu nahi dituztenei zuzendutako zerbitzua bat jarri du abian. LinkedIn bertan izena emana duten kideen profilez baliatu da datu-base zabala sortzeko; horiek horrela, soilik zerbitzu-bilatzailea gehitu behar izan dio alor berri hori taxutzeko. Lan jakin bat eskatzen duten pertsonek proiektuari buruzko galdera pare bati erantzun behar diote, eta sareak sektore horretako tokiko profesionalen zerrenda emango die. Ondoren, enplegatzaileak bost eskaintza jasotzen ditu. Horietako bakoitzean mezu pertsonala, lanaren prezioa eta interesa adierazi duen freelancearen profila ageri dira, eta betiere sareko langileen laguntza jasotzen du horretarako. Eta hala, hitzarmena lotzen da.
  • Toptal. Soil-soilik web-diseinatzaile eta -garatzaile freelanceei zuzenduta dago eta ez ditu onartzen hautagai guztiak, ezta gutxiago ere. Plataforma horrek freelance potentzialen profila aztertzen du eta, berak zehaztutako eskakizunak bete ezean, atzera botatzen ditu. Izan ere, webgunearen beraren esanetan, bertan lan egiteko prest agertzen diren diseinatzaile eta programatzaileen % 3 baino ez du onartzen. Toptalek eskatzen duen lehen baldintza: ezin hobeto jakitea ingelesez idazten eta hitz egiten. Gero, hautagaiek hautatze-prozesu bat gainditu behar dute, Skype bidezko elkarrizketa barne. Azkenean, Toptalen klub esklusiboan sartzea lortzen baduzu, nazioarteko enpresa askorentzat lan egiten duen plataforma bateko kide bihurtuko zara, eta berak ordainduko dizu zuzenean, banku-transferentzia bidez edo PayPalen bidez.
  • Upwork. Freelanceek gehien erabiltzen duten eta negozio-bolumen handiena mugitzen duen webguneetako bat da. Halere, oso tarifa-tarte zabala eta lehia bizia daude bertan. Halako ia plataforma guztietan gertatzen den bezala, Upworken merkatuan sartu nahi baduzu, freelance laguntzaile berri gisa eman beharko duzu izena. Gero, eta zoritxarrez, lana ez da berez etorriko. Lan gehiegi daukazula eta, eskaintzei uko egiteko aukera izan baino lehen, erakargarri bihurtu beharko duzu, irudi bat sortu, bezeroak aukeratu, eskaintza zehatzak egiten jakin… Laburbilduz —eta honek plataforma guztietarako balio du—, ospea lortzen lagunduko dizun estrategia komertziala jorratu beharko duzu. Hori lortu ondoren, Upworkek munduko edozein lekutatik munduko edozein lekutara lan egiteko aukera eskainiko dizu. Plataforma horretan lan egiten duten freelanceek komisioa ordaindu behar dute: urtero fakturatu dutenaren % 5 (10.000 $-etik gora fakturatu badute) edo % 20 (500 $ baino gutxiago kobratu badute). Bezeroek, berriz, agindutako lan bakoitzaren % 2,75 ordaindu beharko diote plataformari.
  • Freelancer.  Plataforma horrek ia alor guztietarako lanak eskaintzen ditu, berdin dio handiak edo txikiak izan, teknikoak edo sorkuntzakoak izan, arinak edo konplexuak izan… Hau da, era guztietako irtenbideak eskaintzen ditu era guztietako eskarietarako. Halere, gehiago zuzentzen zaie bezeroei freelanceei baino. Hauxe da plataformaren funtzionamendua: bezeroak bere proiektua webgunean erakusten du, xehetasun guztiak barne. Ia berehala, interesa duten freelanceek proposamenak egiten dituzte: epeak, prezioak eta ezaugarriak. Aukera egin aurretik, agian bezeroa zurekin harremanetan jarriko da, zalantzak argitu eta zeure profila ezagutzeko. Gero, lana zuri esleitu eta zuk berari eman ondoren, bezeroak jarritako dirua ordaindu egingo du, zuk kobratzeko.
  • Fiverr. Freelanceen beste plataforma global bat da. Kasu honetan, zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsonek bezeroek baino garrantzi handiagoa hartzen dute. Izan ere, webgunean «seller» bihurtzeko gonbidapena luzatuko dizu. Agerian dago, beraz, lehen  helburua freelanceen komunitatea sortzea dela. Dagokion sektorean izena eman ondoren, zeuk jarriko duzu zeure lana agerian audientzia globalaren aurrean, eta nahi duen bezeroak eskabidea egingo dizu. Plataformaren bidez bezeroekin aritzeko aukera duzu, eta prozesuaren amaieran plataformak lanaren zenbatekoaren % 20 kobratuko du.
  • Guru. Sare horrek 1,5 milioi guru inguru ditu, guztiak ere euren proiektuen bidez —enpresa- edo sorkuntza-proiektuak nahiz proiektu teknikoak— bezeroei laguntzeko irrikan. Kontratazio-bidea erraza da: lehenengo eta behin, freelance profila osatu behar duzu, eskaintzen dituzun zerbitzuak zehaztuta. Hala, zuk eskaintzen dituzun lanak bilatzen dituztenek zu kontratatzeko aukera izango dute. Eta, horrekin batera, Guruk egunero eskaintzen ditu lanak, eta work room bat ere bai, bezeroekin komunikatzeko lan-tresna eta guzti.

Gogoan izan, plataforma horietan freelance gisa izena emateaz gain, komenigarria izaten dela onlineko ospea diseinatzea eta Gaztenpresan eskaintzen ditugun lantegiez baliatzea zeure enpresa-skillak garatzeko.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 3, 2021
¿Cuánto debo cobrar por mi trabajo? Si me piden un presupuesto, ¿lo preparo en base a una estimación de horas de trabajo o por servicio concluido? ¿Cómo puedo saber si el presupuesto que he elaborado es caro o barato? Es muy frecuente que si trabajas por cuenta propia te hagas éstas y otras preguntas similares...
Febrero 24, 2021
Cualquier persona emprendedora puede pensar en algún momento que la competencia supone una amenaza para su empresa; por definición, un competidor es un negocio similar al tuyo que tiene como objetivo satisfacer las mismas necesidades de tu clientela. Sin embargo, la realidad es muy distinta. Una competencia sana no tiene por qué ser tu enemiga...
Febrero 17, 2021
Como parte del Programa Reinventarse de Gaztenpresa, hemos diseñado una serie de webinars que tienen como objetivo ayudarte en la digitalización de tu negocio. Este programa consta de siete webinars que componen “Los lunes digitales de Gaztenpresa”, de los cuáles ya se han impartido dos. Estos talleres serán impartidos vía Zoom por No te pierdas...
Febrero 12, 2021
FECHA: 15 de febrero ORGANIZADO POR: Gaztenpresa IMPARTIDO POR: Lanbide – No te pierdas en las redes DESCRIPCIÓN: Hoy en día son millones de personas en el mundo las que utilizan el buscador de Google o Google Maps para buscar un producto o servicio, o bien localizar una empresa en concreto. Por ese motivo es...
Febrero 10, 2021
Hay muchas ocasiones en las que el camino del emprendimiento no tiene por qué tener un final, incluso aunque vayas a empezar una nueva aventura empresarial. En este caso puedes utilizar la figura del traspaso de negocios para, por un lado, contribuir a que todo el trabajo y el esfuerzo que le has dedicado tengan...
Febrero 4, 2021
FECHA: 8 de febrero ORGANIZADO POR: Gaztenpresa IMPARTIDO POR: Lanbide – No te pierdas en las redes DESCRIPCIÓN: En los últimos años, el entorno digital ha cobrado una gran importancia para las empresas y por consiguiente, la necesidad de diseñar una estrategia acorde a ello. Por ese motivo, la organización de las acciones a llevar...